Gozatu San Fermin festa bikainen irudiez betetako bideo honekin

-
Ikusi San Ferminetako bideoa



  

   

Gozatu entzierroaz eta sentitu bertan zaudela 360ºan egindako irudi ikusgarriekin
- Txupinazoa
- Entzierroa 1
- Entzierroa 2
- Entzierroa 3
- Entzierroa 4
- Entzierroa 5
- Entzierroa 6
- Entzierroa 7
   

cartel_sanfermin

2011.KO FESTETAKO PROGRAMA
··············································

Deskargatu hemen aurtengo festetako programa >>
 

   
Si no tienes el reproductor de Quicktime, pulsa aquí para descargarlo
   


“San Fermin”i buruzko informazio gehiago hemen:
sanfermines.net

MUSIKA-BANDEN DIANA
Dianak gaiteroen Bandak eta La Pamplonesak –Iruñeko udal-banda- jotzen dituzten musika-soinuak dira. Euren helburu nagusia biztanleak esnatu eta festarako beste egun bat hasi dela jakinaraztea da.

Udaletxeko Plazan eta Zezen Plazan elkartzen dira, gero hiriko alde zaharrean barrena ibiltzeko.  

ENTZIERROA
Ibilbidea Santo Domingo kaleko kortatxoan hasten da; gero, Udaletxearen Plazatik eta Mercaderes kaletik pasa eta Estafeta kalea igaro ostean Zezen plazara iristen da. Jatorrizko ibilbidea Gaztelu plazan amaitzen zen, baina historian zehar aldatu egin da; hala, 1856. urtean Estafeta kaletik pasa zen lehenengo aldiz.

Ibilbideak 848 metro du eta zezen-taldeak lau minutu behar ditu batez beste amaitzeko, 24 km/h abiaduran.

Taldea sei zezenek eta zortzi joaldunek osatzen dute; beste hiru ere ateratzen dira bi minutu pasa ondoren, atzeratuta egon litezkeen zezenak biltzeko.

Entzierroaren jatorria Erdi Arokoa da: artzainek euren zezenketa-zezenak landan zehar ekartzen zituzten, Erriberako euren larreetatik, zezen-plaza bihurtzen zen plaza publikoraino.

Ibilbidea egin aurreko gaua hiritik gertu pasatzen zuten; zezenketa-egunean, egunsentian, errepidera sartzen ziren zezen joaldunak, oinez edo zaldian zebilen jendearen laguntzarekin, makilez eta oihuka, zezenak giltzapera eramateko.

Denborak aurrera egin ahala, XIX. mende amaieran, zezenen atzetik korrika egin baino aurretik egiten zen; artzainak laguntzeko asmoarekin hasi zen ibilbidea, San Fermin festetako ohitura berezi eta ospetsua bihurtu zen.

Entzierroa hasi baino minutu batzuk lehenago, gazteek hiru aldiz abesten dute, 7.55, 7.57 eta 7.59ean, Santo Domingoko aldapa batean dagoen horma-hobiko San Ferminen irudi baten aurrean. Usadio hau jada erritu bihurtu da, oso zaharra ez izan arren: “Entzun, arren, San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan otoi”.

8.00etan, San Fermin dorrek jotako zortzigarren kanpai-hotsa amaitzean, suziria lehertzen da, kortak ireki direla adierazteko, eta horren ondoren, beste bat jaurtitzen da, zezenak jada atera direla jakinarazteko. Hirugarrenak, berriz, azken zezena zezen-plazan sartu dela adierazten du eta, laugarrenak taldeko azken zezena kortetan sartu izana. Egun normal batean 2.000 eta aste-bukaeretan 3.500 pertsona biltzen da korrika egiteko. Korrikalari horien segurtasuna lau suziriak behar bezala eta puntual botatzearen arabera dago, neurri handi batean.

Entzierroa balkoiren batetik ikus daiteke, jabeek askotan alokatzen dituzte; kaletik bertatik, hesietatik –entzierro hasi baino bi ordu lehenago lekua aurkitu behar bada ere-; edo, bestela zezen-plazan.

Txartel-leihatilak goizeko seietan zabaltzen dira eta edozein entzierrotarako txartelak eros daitezke, irekita egonez gero.

Entzierroaren ostean, bigantxak askatzen dira plazan, gazteen eta ikusleen gozamenerako.

ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK
Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa Sanferminetako ikuskizun herrikoi eta jendetsuenetariko bat da. Harri-kartoizko 25 irudik desfilatzen dute, horien artean Erraldoiak, Buruhandiak, Kilikiak eta Zaldikoak.

Zortzi erraldoiek, lau metro ingurukoa bakoitza, bost kontinenteetako lau adierazten dituzte: Afrika, Asia, Amerika eta Europa. Duela mende eta erditik existitzen badira ere, entzierroak bezain adierazgarriak dira, baina jende askorentzako ezezagunak dira.

Jaietako goiz oro ateratzen dira autobus-geltokian 9.30ean, 7an izan ezik; orduan, 9.00etan irteten dira.

Gainera, ekitaldi ofizialetan, La Pamplonesarekin eta Udaleko gortearekin batera joaten dira, Prozesioan bezala, non jarraigoa baino lehenago joaten baitiren.

Jada XI. mendean Iruñeko festetan Erraldoiak zeudela aitortzen duten lekukotzak daude. Egungo irteten diren figurak, lau bikoteak, lau kontinenteetakoak, Tadeo Amorena artisauak egin zituen 1850ean.

Zinegotziak adierazten, Kilikiak; euren kolpe amultsuekin haurrak izutu eta ustekabean harrapatzen dituzte. Caravinagre, Napoleon, Verrugon, Barbas, Patata eta Cohete deritze sei Kilikiei, hiru gaineko txapelekin eta aparrezko makilekin.  

Konpartsan ere Buruhandiak daude; Erraldoien gortea dira. Erraldoien aurretik joaten dira, oso serio eta dantzatu gabe aurrerantz doazela.

Konpartsan, horiez gainera, kolore biziz jantzita dauden gizon batzuk daude, kartoizko zaldi batzuen barruan; atzealdean Iruñeko ezkutua dute marraztuta dibisa moduan: Zaldikoak dira. Horietako sei irteten dira, jator-jatorrak eta zertxobait alperrak, erregeen zerbitzariak adieraziz, eta aparrezko makilak daramatzate baita ere.

ZEZEN BANAKETA
Lekua: Zezen Plaza

Sarreren salmenta: Goizeko 10etatik aurrera Zezen Plazako leihatilan.Banaketa zezen bakoitza banantzean datza, arratsaldeko korridarako.

Aurrez zezen-hiltzaileen artean zozketatzen da, ikusteko bakoitzari zein zezen tokatzen zaion. Horretarako, ezpatariek hiru zatitan ezartzen dituzte animaliak, bakoitzaren ezaugarri bereziak konpentsatuz.

Zatiketa adostu ostean, txartelak zenbakiekin artzain-nagusi baten txapelean sartzen dira; gero, horiek atera eta toreatzaile bakoitzari esleitzen zaizkio, antzinatasunaren arabera. Zozketa amaitzean egiten da Banaketa deritzon hori.

Zezen-banaketaren erritoak izaera sozial errotua du Iruñean. Politikariak, artistak, profesionalak eta, nola ez, zezen-munduaren zaleak, guztiak, taberna ondoan biltzen dira, ekitaldi honetarako bereziki prestatuta.

ZALDUNEN, MANDAKOEN ETA MUSIKA-BANDAREN DESFILEA PLAZATIK ZEZEN-PLAZARA
Programan Udaletxeko Plazatik ateratzen direla adierazten bada ere, Zaldunak, mandakoak eta Musika Banda Merkatu kalean biltzen dira.

Hortik eta Zezen Plazaraino, Mercaderes eta Chapitelatik pasatzen dira Gaztelu Plazara iritsi eta Esparoz eta Mina kaleetatik jarraitzeko.

Martxari zaldunek –beltzez eta kaparekin- ematen diote hasiera; atzetik kolorez eta zintzarriz jantzitako hiru mandakoz osatutako bi talde, euren mandakoekin eta, horien ostean, La Pamplonesa musika-banda izaten da.

Desfilearen amaieran eta txarangen soinuaz Lagun taldeak joaten dira, askari oparo eta ugaria sabelean; hala hasten da jaia, Zezen Plazako Sol harmailetan.

ZEZEN-KORRIDA
Iruñeko Zezen Plazak 19.529 pertsonentzako lekua izaki, Espainiako bigarren handiena da, Madrilgo Las Ventasekoaren ondoren.

Sol harmailetan, batik bat Lagun taldeez beteta, anarkia eta kaosa dira nagusi eta zezenketa inor ohartu gabe pasa daiteke sortutako festa-giroaren ondorioz. Bitartean, Sombra izeneko harmailetan gozatzen da korridaz.

Plazako Sol (Eguzki) eta Sombra-ren (Itzal) arteko kontrasteak apartekoak egiten ditu Iruñeko zezen-korridak. Lagun taldeak, 5.000 iruindar gutxi gora behera, euren blusengatik desberdintzen dira, euren ereserkiengatik, etab. Pankarta baten lelopean eta txarangez lagunduta, korridaren hasieran eta amaieran desfilatzen dute, festarako giroa zabaltzen.

Hirugarren zezenaren ostean, Lagun talde askok zezen-plaza utzi eta Plazako arkupeetan izan ohi den askarira joaten dira.

Iruñeko Lagun taldeez gainera, beste Talde batzuk ere izaten dira: Sanfermin zale diren atzerritarrak, hala nola, Suediar Lagun taldea, Borussia Lagun taldea, la Querencia edo New Yorkeko Zezen Kluba.

GAS-EKO KORTETARA BISITA
Korridara joaterik izan ez baduzue, ez kezkatu; arratsaldean, edo goizean baita ere, hurrengo egunetan zezenketan arituko diren zezenak dauden kortak bisita daitezke.

Helduez lagunduta joaten diren haurrek sarrera doan dute.

ENTZIERROTXOA
Sanferminak hastear daudenean, hurrengo egunetan zezenketan arituko diren zezenak ateratzen dira El Gas kortetatik, Rotxapea auzoan.

Entzierroa Santo Domingoko aldapan hasten denez, hara eraman behar dira, hau da, kalean dagoen kortara. Zezenak isilean, anonimoki eta inork ez dakien moduan eramaten dira; horri deritzo entzierrotxoa. Hau da, zezen-taldea El Gas Kortetatik, Rotxanpean, Santo Domingo kalean dagoen kortara eramaten dira, entzierroa hasten den tokira.

Zezen-taldeen garraioan ez dute korrikalariek parte hartzen; artzainak dira zezenak laguntzen dituzten bakarrak. Entzierrotxoa ikusteko, ordea, Udaleko pase berezia behar da edo Santo Domingoko kortaren sarrera parean dauden balkoietan egon -Nafarroako museoaren ondoan-.

 Zure hotel erreserba hemen egin

 


Asociación de Hoteles de Pamplona. C/ Pedro I, 1-1º
31007 Pamplona (Navarra). CIF G31/626526 - info@hotelespamplona.com